Berriak
2016(e)ko ekainak 15
Easo Plaza 2ko lanak aurrera doaz
Easo plazako 2ko eraikineko lanek (a.21.6 lurzatia) erritmo oso ona daramate; egitura 5. solairura iristen da jada, eta, ondorioz, eraikin horren fatxada egonkortzen zuen egitura metalikoa kendu ahal izan da. Eraikin horri, izan ere, eutsi beharra zegoen Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziaren zehaztapenen arabera. Aurreikuspenak betetzen badira, eraikin horretako etxebizitzak 2017ko udan emango dira.
< Bueltatu