Sozietate publiko eta pribatu berria.

San Bartolome Muinoa SA sozietateak akziodun publikoak eta pribatuak ditu. 2008ko otsailaren 29an eratu zen, Donostiako erdialdean bertan dagoen San Bartolome auzoa hirigintza mailan birsortzea helburu duen proiektu handi bat gidatzeko eta gauzatzeko.

Sozietatearen partaide dira, besteak beste, Donostiako Udala eta Larrain SL, Etxe-Onenak SA, Ormak Construcción S.L.U. eta Gariza SL gisako higiezin-sustatzaile pribatuak, munta hori duen proiektu bat gauzatzea bermatzeko behar den esperientzia eta kaudimena egiaztatzen dute.

logos

Guztion laguntzarekin.

San Bartolomen gauzatzen ari denaren moduko tamaina eta berezitasuna duen proiektu batek finantza-erakunde kopuru handi baten laguntza eta inplikazioa eskatzen du, 100 milioi euroko zenbatekoa duen kreditu sindikatua eman dute.

Ildo horretan, proiektuak Kutxabank erakundearen finantza-gidaritza du, zenbatekoaren %46 jarri baitu, eta honako erakunde hauek ere hartu dute parte: Caixabank, BBVA, Banco Sabadell, Santander eta Laboral Kutxa.

logos