Kalitatea eta ekodiseinua

San Bartolome auzoko urbanizazio berria kalitate goreneko parametroetan proiektatu da. Eraikuntzek tratamendu arkitektoniko homogeneoa izango dute, irisgarritasun ona izango dute eta berdegunez inguratuta egongo dira.

Gainera, San Bartolomeko proiektua ekodiseinuko irizpideen arabera diseinatu da, ikus-inpaktua murriztearren. Besteak beste, neurri hauek aplikatu dira:

Energia-kontsumoa:

Errendimendu kolektibo handiko berokuntza-sistemak instalatuko dira.

Eraikinetako hainbat zonaren orientazioa optimizatuko da, zona horien tenperatura-profilari erreparatuta.

Argi naturalaren erabilera optimizatuko da, eta, horretarako, eraikinen barruan argiaren banaketa egokia egingo da. Geletara sartzen den argiaren intentsitatea erregulatzeko aukera emango duten itzal-sistemak txertatuko dira.

Argiztapen natural gurutzatuak edo induzituak antolatuko dira.

Ur-kontsumoa:

Ura aurrezteko gailuak ezarriko dira iturrietan eta tangetan.

Energiaren eta uraren kontsumoa kontrolatzeko tresneria instalatuko da.

Euri-urak eta hondakin-urak biltzeko sistema bereiziak antolatuko dira.

Emisio atmosferikoen murrizketa:

Ur beroa sortzeko eguzki-energia termikoaren erabilera maximizatuko da.

Errendimendu handiko berokuntza-sistemak instalatuko dira.