Plan orokorra

Auzo berri bat
Donostiaren bihotzean bertan

Auzo berri bat Donostiaren bihotzean bertan: horixe izango da San Bartolome muinoaren eraldaketaren emaitza. Kontxako hondartzatik eta Artzain Onaren Katedraletik gertu-gertu dago, merkataritza-zonatik hurbil eta Euskotrenen geltokitik eta etorkizuneko metrotik oso metro gutxira; San Bartolome auzoa bizileku bikaina izango da. Erdialdean bizitzearen onura guztiak izango ditu, eta, halaber, kalitate goreneko parametroekin diseinatutako urbanizazio guztiz berri baten erosotasunaz gozatu ahal izango da.

Ingurune hori eraldatzeko hirigintza jardun ugari aurreikusi da: 13.000 m2 baino gehiagoko espazio libreak, lorategiak eta plazak antolatzeko, ekipamendu komunitarioak eta hirugarren sektorekoak, igogailuak, eskailera mekanikoak, oinezkoen mugikortasuna errazteko eta bide-konexio berriak, baita garajeak eta 534 etxebizitza ere.

San Bartolom auzoa Donostiako erdialdean.

San Bartolome muinoak benetako eraldaketa izango du, eta jardun hori onuragarria izango da, gaur egungo auzokoentzat ez ezik, etorkizuneko auzokoentzat eta hiriaren osotasunarentzat ere bai, ingurune berezi batez gozatzeko aukera izango baita.

Eremuaren goitik beherako antolamendua izango da, Donostiako gune enblematiko hau auzo pribilegiatu bihurtuko duena.

Hauek dira gauzatuko diren
jardun nagusiak:

500 etxebizitza berri eraikiko da, 1.000 garaje-plaza inguru, hotel bat eta saltoki berriak. Etxebizitza berriak Lizarra kale berriaren bi aldeetan kokatzen dira; kale hori Larramendi kalearen luzapen gisa sortu da, eta San Bartolome gainera arte igotzen da. Bertan, etxebizitza kopuru handi batez gain, hotel berri bat kokatuko da, baita saltoki bat Aldapetara jotzen duen mazelan.

Arroka plaza berrian, jada abian den Summa Aldapeta ikastetxeaz gain, udal-zerbitzuak hartuko dituen eraikin berezi bat ere eraikiko da. Eraikin horretan jarriko da antzinako bainuetxearen fatxada. Espazio horiek eta muinoaren goialdean sortzen diren espazioek, gaur egungo Easo plazaren berrurbanizazioarekin batera, espazio libre eta berdegune erakargarriez osatuko dute auzoa.

actuaciones-grande-horizontal

Lizarra kale berria

Gauzatuta dauden etxebizitzak eta garajeak

Gauzatzen ari diren etxebizitzak

SUMMA ikastetxe berria.

Gauzatu beharreko etxebizitzak.

Hotel berria.

Bizitegi kolektiboa.

Jolas-parke berria.

Erdialdearen gaineko begiratokia/talaia.

Hirugarren sektoreko zentro berria.

Metroaren ahoarekiko lotunea.

Aldapetako malda, noranzko bakarrekoa.

Ekipamendu publikoa. Bainuetxe publikoaren fatxada Arroka plazan.

Goialdeko bizitegi-garajeetarako sarbidea.

Kokapena