Berriak

2010(e)ko abenduak 17

SAN BARTOLOMEKO LEHEN ETXEBIZITZAK ETA GARAJEAK SALGAI DAUDE

San Bartolome auzoko etxebizitzen eta garajeen lehen fasea merkaturatzen hasi da San Bartolome Muinoa. Donostiako hirigunean, auzo berri batean bizitzeko aukera paregabea da.

31 etxebizitza daude salgai, logela batekoak, bikoak eta hirukoak, gehienak terrazarekin. Sukaldeak eta bainugelak erabat hornituta daude eta akaberak kalitate onenekoak dira. Bestalde, garajeak lehen etxebizitza fasearen azpian daude eta mota askotarikoak daude, besteak beste: irekiak, itxiak, sinpleak, bikoitzak eta trastelekudunak.

Etxebizitza eta garaje horien berri emateko eta saltzeko zerbitzua San Bartolome Muinoa, SA-ren bulegoan ematen dute, (Zerutxo etxea, Aldapeta kalea 1, 20009 Donostia), baita www.san-bartolome.com webgunearen bidez ere.

< Bueltatu